XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alan izan bedi.

Egunoro esateko eskaria.

Zeure, oñetara natorrtzu itxaropen gozuaz Orrban-bako, Andra, miragarrija ta Karmeloko edertasuna zarian, ene Ama laztana.

Alaitasunez eta goi-eskarrez betetan dozuz zeure seme-alaben bijotzak Karmengo mendi deunian autu zendun lorategi atsegintsutik, maitasun ederraren Ama errukitsua zara-ta.

¡Ze ederrto egoten dan zuk, sugatz ongilliak adarrak luzatuta lez, egiten dozun kerizpian!.

Egarri dana iturri garden ondora lez, ume maitaria amaren besartera lez, eta bijotz naigabetua adiskide zintsuagana lez, zeugana natorr ni, Karmengo Erregina, Zeure begi errukitsuokaz onetsi nagixun.

Negarrezko zelai onetan galbidez eta samindasunez inguraturik nabiltan jatorrkien epaikundea dala, betiko zoriaren ezbaitasun samiña dala, arrigarrijek izaten dira iltamuko naigabeak.